Ibilbide erraza da, nahiz eta Allekorako igoera aski malkartsua izan. Aukera desberdinak daude mapa erabat argi ikus daitekeen bezala: Allekora igo, tontorrera iritsi gabe Lareotiko buelta egin edota, hala nahi izanez gero, Lizarrustitik zuzenean Lareorainoko bueltatxoa egin. Ez da izango aukerak falta direlako!